Kiroldegia datorren astean irekiko dugu
Abonatu estimatua,
Kiroldegiko sabai-zuloetako kristalek izandako kalteen ondorioz, segurtasun arrazoiengatik, kiroldegia itxi beharra izan genuen aurreko astelehenean.
Sarrera eta harmailetako sabai-zulo hauen segurtasuna bermatzeko andamioak jartzeko lanek oraindik egun batzuk behar izango dutenez kiroldegia astelehena arte itxita egongo dela kalkulatzen dugu. Edozein modutan, ostiralean edo larunbatean jakinaraziko dizuegu irekiera egun zehatza.
Jakin bestalde, hurrengo hileko abonuaren karguan, itxita egon diren egun hauen beherapen proportzionala egingo dizuegula.
Barkatu eragozpenak.