
Zonako eskola-kiroleko karate txapelketa
Odilo Vazaquez-i karate monitoreari esker, atzo hilak 19, Ibarra kiroldegian, 3-4 zonako eskola-kiroleko karate txapelketa egin zen eta bertan 80 bat umek parte hartu zuten.
Odilo Vazaquez-i karate monitoreari esker, atzo hilak 19, Ibarra kiroldegian, 3-4 zonako eskola-kiroleko karate txapelketa egin zen eta bertan 80 bat umek parte hartu zuten.
Adi!! Atzotik aurrera sarbide kontrol irakurgailu berriak erabilgarri jarri ditugu. Tornoa zabaltzeko, txartelak eta eskumuturrekoak irudietan agertzen diren eremuetan jarri. Honetaz gain, hatz-marka bidezko irakurgailua ere jarri dugu. Baina kontuz!! Takilak erabili nahi izanez gero, txartela edo eskumuturrekoa ekarri.
Garun-gimnastikako tailerrak arrakasta handia izan du. Martxoaren 8, 10, 15 eta 17an egingo den tailer honetan 32 pertsonak hartuko dute parte eta honako onura hauek espero dira: Jarduerak egiteko kontzentrazioa erraztea. Informazioa mantentzeko gaitasuna hobetzea. Sormen-gaitasuna eta arazoak konpontzeko trebetasuna hobetzea eta indartzea. Sare neuronalen funtzionamendua areagotzea eta indartzea. Mugimen-trebetasunak lantzea. Aldartea eta umore ona
Haurdun bazaude eta uretan ariketak egin nahi badituzu, oso onuragarriak direnak eta hobeto sentitzen laguntzen dutenak, Matronatazio klaseetan oraindik plaza libreak ditugu. Animatu… Merezi dau!
Bizikleta gustatzen bazaizu eta eguraldi txarrarekin ere entrenatu nahi baduzu, aprobetxa ezazu Areto Zikloko klaseetan ditugun plaza libreak. Anima zaitez eta apuntatu… Merezi dau!
Intentsitate handiko entrenamenduak egin nahi dituzu? HIIT indar-erresistentzia entrenamendua da, eta ariketa anaerobikoak eta aerobikoak konbinatzen ditu eta oraindik plaza libreak dauzkagu. Animatu… Merezi dau!
Hona hemen gabon hauetan Ibarra kiroldegiak izango duen egutegi eta ordutegia. Zorionak eta urte berri on denontzat!
Kaixo lagun, Urte berriarekin batera, Aretxabaletako Udalak, Ibarra kiroldegirako, 2023. urterako onartu duen EGUTEGIAren eta PREZIOEN berri ematera gatozkizu. Egutegiari dagokionez esan, ez duela apenas aldaketarik izango iazkoarekin alderatuta; 345 egunez eta 4.400 orduz emango dugu zerbitzua datorren urtean. (Egutegia atxikita). Prezioei dagokionez, jakin, KPI eguneraketa dela eta, prezioak % 4a igoko direla, eta ikasle abonuek %25ko beherapena izango dutela.