- Hemen zaude:
- Home
-
- EKIPAMENDUAK
-01 SOLAIRUA
ARBE Gimnasio aretoa
- 192 m2-ko azalera duen gimnasio aretoa.
- MONDO etxearen gomazko zorua du, kirol praktikarako berezia.
- Zuzendutako talde jarduera ezberdinak eskaintzeko erabiliko den aretoa, besteak beste: Spinninga, GAPa…
Bizikleta gela
Kirol ekarteen eremua
- Aretxabaletako kirol elkarteei bideratutako eremua, beraien bilerak eta kudeaketa lanak bertan burutu ditzaten.
00 SOLAIRUA
“HIRUATX” Rokodromoa
- 350 m2-ko azalera duen rokodromo-boulderra. Eskalatzeko panelen azalera 260 m2.
- Marka ezberdinetako 3.000 presez hornitua.
- Top30 enpresak instalatutako ekipamendua, bailarako eskalatzaileen diseinuari kasu eginez.
- Hasi berri, nahiz goi mailako eskalatzaileen nahiak eta beharrak asetzeko aukera emango duen boulderra.
“MARKOLE” Kantxa
- 1.235 m2-ko azalera.
- Ihar egurrezko zorua (Arce). Teknikoki oso ezaugarri onak eskaintzen dituen zorua.
- Erabilera anitzerako kantxa. Hainbat kirol praktikatzeko aukera ematen duena, besteak beste; areto futbola, eskubaloia, saskibaloia,…
- Kantxa bitan zatitzen duen kortina bat dauka, eta 2 talde ezberdinek aldi berean erabiltzeko aukera ematen du.
- Kirol ekintzez gain, beste hainbat erabilera ere eman ahal izango zaio kantxari: kultur jardureak…
“ARLUTZ” gimnasioa
- 288 m2 -ko azalera duen gimnasio aretoa. Kantxako egurrezko zoru berdina dauka.
- Horma mugikor baten bitartez, aretoa bitan zatitu daiteke, aldi berean erabilera ezberdinak eman ahal izateko.
- Zuzendutako talde jarduera ezberdinak eskaintzeko erabiliko den aretoa, besteak beste; aerobic, tonifikazioa, gimnasia ezberdinak.
01 SOLAIRUA
“ANDARTO” gimnasioa (FITNESS gela)
- 291 m2-ko azalera duen gimnasio aretoa.
- Punta-puntako fitness makinez hornituta egongo den gela; indarra lantzeko zein egoera kardio-baskularra hobetzeko makinez hornitua.
“KALESOLO” erabilera anitzeko gela
- 72m2-ko azalera duen aretoa.
- Erabilera ezberdinetarako aukera ematen duen gunea; kirol jarduera lasaiak, formazio ikastaroak, hitzaldiak,… eskaini ahal izango dira bertan.
02 SOLAIRUA
Aldagelak
- Neska eta emakumentzako aldagelak
- Mutil eta gizonentzako aldagelak
- 5 aldagela familiar
03 SOLAIRUA
“URKULU” gunea
- 603 m2-ko azalera duen ur eremua.
- Sakonera ezberdinetako 3 igerileku daude bertan: jolas egiteko, jarduerak eta ikastaroak eskaini ahal izateko eta igerian egiteko ontziak.
- Igerileku handiak 7 kale izango ditu igerian egiteko: 25 m-ko luzera eta 2,25 m-ko zabalerakoak.
SPA gunea
- 192 m2-ko azalera duen SPA gunea, honako zerbitzuak daudelarik bertan:
- SPA ontzia
- Sauna lehorra
- Sauna umela
- Tratamendu dutxak (3)
- Izotz makina
- Etzaulki termikoak (4)
“OTALA ZELAI” solarium-a
- 957 m2-ko azalera duen belar artifizialezko berdegunea.
- Eguzkia hartu, jolastu eta jarduerak eskaintzeko erabili ahal izango den gunea.