Saunako araudia

Erabilpen arau orokorrak

  1. Derrigorrezkoa da dutxa hartzea saunan sartu aurretik.
  2. Derrigorrezkoa da eskuohial bat ipintzea eserlekua eta azalaren artean.
  3. Ezin da goiko jarlekuetan txankletekin eseri.
  4. Edozein arazo edo kalte sorosleari edo harrerako langileari jakinaraziko zaio.
  5. Erabilera desegokiak edo arau-hausteak kanporatzea  eta dagokion zigorra ezartzea eragingo du.

Nola egin sauna saioa

  1. Sauna saio batek 30 eta 60 minutu artean iraun behar ditu eta 2 edo 3 fasetan osatu behar da.
  2. Izerdia gorputzean behera erori bezain laister atera egin behar da. Lehen fase honek ez ditu 15 minutu baino gehiago iraun behar. Orduan, berriz dutxa hartu behar da ur freskoarekin, lehortu eta atseden hartu.
  3. Ondoren bigarren sarrera bat egin daiteke, lehenengoaren iraupen berekoa. Irtetean, protokoloa errepikatuko dugu: dutxatu, lehortu eta lasaitasunera itzuli.
  4. Hirugarren sarrera bat ere egin daiteke baina nekea sentitu bezain laister eten egin behar da. Azken saio honen ondoren, gutxienez, 20 minutuko atsedenaldia egin behar da.
  5. Saunako bero bizia dela eta litro bat baino gehiago galdu daiteke transpirazio bidez eta gorputzaren tenperatura 40°C-raino igo daiteke. Deshidratazio hau orekatzeko ezinbestekoa da ura edatea atseden momentuetan.

Kontraindikazioak

  1. Saunan egoteak odol-hodiak dilatatzen dituenez, ez da gomendagarria hipertentsioa, bihotz arazoak, zain-gutxiegitasuna edota gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonentzat.
  2. Giltzurruneko gutxiegitasuna edo epilepsia izanez gero, zure medikuari kontsultatu.
  3. Haurdunaldian ez da gomendagarria sauna erabiltzea.
  4. Saunan gaudela, egin kasu norbere gorputzari eta sentsazio txarra izanez gero, bertatik irten. Erabilera arauak errespetatu eta eman beharreko pausu denak eman, segurtasun neurri gisa.
  5. Osasunerako onuren inguruan zalantzarik izanez gero, medikuari kontsultatu.

Onurak

  1. Sauna saio batek duen helburu nagusia erlaxatzea da, tentsio fisiko eta psikologikoak kanporatuz. Bikaina da estresa eta nerbio nekea ezabatzeko.
  2. Izerdia azkar botatzen denez, gorputzeko toxinak desagertzen laguntzen du, giharren malgutasuna hobetzen du eta baita azala garbitu ere.
  3. Hala ere, kontutan izan ez dela argaltzeko modurik egokiena, sauna saio baten ostean galdutako kiloak ura bakarrik baitira, ez gantza.

Spa guneko araudia

  1. Gune honetan daude igerileku terapeutikoa bere ur-ohe eta ur-zorrotadekin, lurrun bainua, sauna, dutxak, izotz iturria eta hamaka termikoak.
  2. Derrigorrezkoa da 18 urte izatea eremu honetan sartu ahal izateko.
  3. Gomendagarria da  sartu aurretik azterketa medikua egitea, espazio hauen erabilera ikuspuntu mediku batetik baloratzeko.
  4. Lasai egoteko lekua da, ISILTASUNA eskatzen da.
  5. Derrigorrezkoa da dutxa hartzea SPA gunera sartu aurretik.
  6. Bertara sartzeko txankletak derrigorrezkoak dira eta baita jantzi egokiak ere. Debekatuta dago motxila, poltsa edo kaleko arroparekin sartzea.
  7. Derrigorrezkoa da eskuoihala erabiltzea sauna eta hamaka termikoetan.
  8. Zirkuituak 30 minutuko iraupena du. Jende asko dagoenean derrigorrezkoa da denbora hau errespetatzea.
  9. Guztiz debekatuta dago edozein tresnaren manipulazioa.
  10. Debekatuta dago edozein musika-tresna erabiltzea.
  11. Debekatuta dago janari edo edariekin sartzea. Baita, aldizkariak, liburuak eta paperak sartzea ere.
  12. Ez da gomendagarria hondatu daitezkeen objektuak eramatea, hala nola,  bitxiak, erlojua, etab.
  13. Sauna eta lurrun-bainua ez dira gomendagarriak hipotentsio arteriala, gaixotasun  kardiobaskularrak edota barizeak dituzten pertsonentzat, ez eta alkohola edan ondoren eta haurdunaldian ere.  Zalantzak izanez gero medikuari kontsultatu.
  14. Edozein arazo edo kalte sorosleari edo harrerako langileari jakinaraziko zaio.
  15. Erabilera desegokiak edo arau-hausteak instalaziotik kanporatzea  eta dagokion zigorra ezartzea eragingo du.

Igerilekuko araudia

  1. Debekatuta dago igerilekuko eremura kaleko jantziekin sartzea.
  2. Derrigorrezkoa da uretan sartu baino lehen dutxa hartzea.
  3. Uretan txanoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  4. Igerilekuaren inguruan ezin da korrika egin edo jolasean ibili.
  5. Debekatuta dago uretara salto egiten sartzea.
  6. Ezin da barruko arroparekin uretan sartu.
  7. Ezin da kanpoko materialik sartu, hala nola, baloia, koltxonetak, etab.
  8. Haur txikiak eta igeri egiten ez dakiten adingabeak arduradun heldu batekin egon behar dira.
  9. Solarium-etik igerilekuko gunera sartzeko dutxa hartzea derrigorrezkoa da.
  10. Ezinbestekoa da soroslearen gomedioak jarraitzea.
  11. Edozein arazo edo kalte sorosleari edo harrerako langileari jakinaraziko zaio.
  12. Igerilekuaren erabilera desegokiak edo arau-hausteak kanporatzea  eta dagokion zigorra ezartzea eragingo du.

Fitness gelako araudia

  1. Derrigorrezkoa da eskuohiala erabiltzea. Erabilitako aparatuak lehortu behar dira.
  2. Derrigorrezkoa da kirol jantziak eta oinetakoak erabiltzea.
  3. Ezin dira poltsak eta motxilak aretoan sartu.
  4. Aretoan ezin da ezer jan.
  5. Aretoko begiralea  ez da objektu pertsonalen erantzule egingo.
  6. Ariketa bukatu ondoren erabilitako materiala bere lekura bueltatu behar da.
  7. Ariketa arteko atsedenaldietan aparatuak libre utzi behar dira.
  8. Ariketak irauten duen bitartean ura edatea gomendatzen da.
  9. Edozein arazo edo kalte aretoko begiraleari edo harrerako langileari jakinaraziko zaio.
  10. Aretoaren erabilera desegokiak edo arau-hausteak kanporatzea  eta dagokion zigorra ezartzea eragingo du.

Rokodromoko araudia

  1. 12 urte baino gutxiago duten haurrak beti heldu batekin lagunduta joan behar dira.
  2. 16 urte baino gutxiago duten gazteek, heldu batek lagunduta ez badoaz, ezin izango dute ez segurtasun lerro gorria pasatu ezta bideak igo ere.
  3. Boulder gunea koltxoneta azpian dagoenean soilik erabili daiteke.
  4. “Katu-oinak” erabiltzea derrigorrezkoa da.
  5. Bideak erabiltzeko beharrezkoa den material teknikoa (arnesa, soka, gri-gria, etb.) norberak ekarri behar du. Bere erabilera derrigorrezkoa da eta modu egoki eta seguruan egingo da.
  6. Bide guneetan, zeharkaldiak egin ahal izango dira soilik goikaldean eskalatzailerik ez dabilenean.
  7. Bideetan, aseguru guztietan mosketoia jartzea derrigorrezkoa da.
  8. Laguna aseguratzeak bere bertikalean jartzea inplikatzen du eta etengabe bere beharrak eta mugimenduak zaintzea,  segurtasuna bermatuz.
  9. Motxilak eta poltsak rokodromora eramatea debekatuta dago. Soilik eskaladako materiala.
  10. Rokodromoan jatea debekatuta dago.
  11. Soilik eskalatzen ari diren erabiltzaileak egon daitezke rokodromoaren eremuan. Eskalatzaileak  harmailetatik ikusi ahal izango dira, bertara sarbidea librea da.
  12. Boulderraren goiko egitura zapaltzea debekatuta dago.
  13. Helduleku eta ainguraketak manipulatzea (kentzea, jartzea edo aldatzea) debekatuta dago.
  14. Ibarra Kiroldegiko ekipatzailea da Tope-Ropeak, bideak eta trabesiak aldatu ditzakeen pertsona bakarra.
  15. Rokodromoaren erabiltzaile kopuru maximoa 75 pertsona da.
  16. Edozein arazo edo kalte instalakuntzako arduradunari edo harrerako langileari jakinaraziko zaio.
  17. Ibarra Kiroldegia ez da rokodromoa erabiltzen den bitartean sortu daitezkeen istripu edo lesioen arduraduna.
  18. Rokodromoaren erabilera desegokiak edo arau-hausteak  kanporatzea  eta dagokion zigorra ezartzea eragingo du.