
Zorionak eta urte berri on!
Kaixo lagun,
Urte berriarekin batera, Aretxabaletako Udalak, Ibarra kiroldegirako, 2023. urterako onartu duen EGUTEGIAren eta PREZIOEN berri ematera gatozkizu.
Egutegiari dagokionez esan, ez duela apenas aldaketarik izango iazkoarekin alderatuta; 345 egunez eta 4.400 orduz emango dugu zerbitzua datorren urtean. (Egutegia atxikita).
Prezioei dagokionez, jakin, KPI eguneraketa dela eta, prezioak % 4a igoko direla, eta ikasle abonuek %25ko beherapena izango dutela. (Prezioen taula atxikita)
Azkenik, Ibarra kiroldegiko lan taldea osatzen dugunon partez, datorren urtean ere, kirola egiten jarraitu dezazula, eta Gabon zoriontsuak opa dizugu.