• Udako egutegia eta txanda luzeagoak

    Udako egutegia eta txanda luzeagoak

    Jarraian ikusgai 2021 urteko udarako Ibarra Kiroldegiak izango duen egutegi eta txanda berriak.

    Oraingo honetan uztailerako txanden luzapena bikoiztea erabaki dugu, honenbestez, hauen aforua ere bikoiztu dugu.

    Kontutan izan astean zehar dauden txandak aurrerantzean 3 ordutakoak izango direla azkenengoa izan ezik, 19:00etatik 21:15etara izango delarik. Eta igande goizetan txanda bakar bat izango dugula azpimarratu nahi dizuegu.

    Abuztuan aldiz,  Andra Mari jaiak hartzen dituen asteak itxiko dira baina gainontzeko hile osoa zabalik izango dugu.

    Abuztuko txandak aldiz zabalik dagoen tarte osokoak izango dira, hau da, goizean zabaldu eta eguerdira arteko txanda bat izango da eta zabalik dauden atsaldeak beste txanda bat izango da.