
OHARRA!! Igande arratsaldeak zabalik
Iazko udazkenean, abonatuen artean egindako inkestan jasotako eskaerei kasu eginez, 2017. urtean zehar, hainbat aldaketa/froga egitera goaz.
Aldaketa nagusienak honakoak izango dira:
- Igande arratsaldeak irekiko ditugu urtarriletik apirila bitartean.
- Astegunetan 7:00etan irekiko dugu maiatzetik uztaila bitartean.
- Ekainaren 15etik uztailaren 30a bitartean, asteburuetan eguerdietan irekita mantenduko dugu eta igande arratsaldeak zabalik.
Aldaketa hauen ondorioz, 2017. urtean ihaz baino 158 ordu gehiago zabalduko dugu kiroldegia.
Argi adierazi behar dugu, honakoak FROGAK izango direla, eta erabiltzaileengandik jasotako erantzunaren arabera, behin-betiko ordutegia erabakiko dugula hurrengo urtera begira.
Ordutegiak nahasmena sortu dezakeela jakitun gara, baina erabakiak hartzeko beharrezko ikusten dugu froga hauek egin eta erantzuna neurtu eta baloratzea.