Kiroldegian jarraitu beharreko arauak
COVID 19a dela eta sortutako egoerari aurre egiteko, eta kutsatzeko aukerak murriztu nahian, kiroldegia erabiltzeko arautegi bat jarraitu beharko du erabiltzaileak. Mesedez irakurri eta jarraitu arretaz.
INSTALAZIOA ERABILTZEKO ARAUDIA
- Egun eta instalazio bakoitzeko ordu-tarte bat erabili ahal izango da. Horretarako, kiroldegira joan beharko da eta eskatutako instalaziora sartzeko txartela eskuratu (gune hezea, fitness aretoa edo rokodromoa).
- Erreserba-denbora 75 minutukoa izango da, erabilitako makineria eta materiala garbitzeko eta desinfektatzeko behar den denbora barne.
- Instalazioetara maskara jarrita sartu beharko da beti, eta ariketa fisikorik egiten ez den guztietan erabiliko da.
- Sartzeko, txartela erabili behar da; beraz, derrigorrez ekarri beharko da.
- Instalazioetara sartzerakoan, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira.
- Erabiltzaileak, lehenik eta behin, harreratik pasatu beharko du, eta zer eremutara sartu nahi duen adierazi. Ondoren, zuzenean joango da aipatutako gunera.
- DERRIGORREZKOA da toalla eramatea, makinen edo/eta esterillaren gainean jartzeko, eta izerdia lehortzeko.
- Aldagelak irekita egongo dira, baina erabiltzaile kopurua mugatuta egongo da; beraz, jarduera egiteko prestatuta etortzea gomendatzen da eta ondoren, etxean dutxatzea. Armairuen erabilera ere mugatua izango da.
- Lurrean adierazitako norabideak, sarrera eta irteera bereiziak eta informazio kartelak errespetatuko dira, eta baita kiroldegiko langileen argibideak ere.
- Erabiltzaile bakoitzak makinak banan bana desinfektatuko ditu, erabili aurretik eta ondoren. Horretarako, garbiketa eta desinfekzio-eremuak jarri dira instalazioetan.
- Norberak bere esterilla erabiltzea gomendatzen da. Kiroldegikoak erabiliz gero, toalla jarri beharko da gainean, eta ondo desinfektatu, eremuan dauden produktuekin.
- Bakoitzak bere ur botilatxoa erabili.
- OMEren gomendioei jarraituz, instalazioetara ez joatea gomendatzen zaie talde kalteberei: 60 urtetik gorakoei, hipertentsio arteriala, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, biriketako gaixotasun kronikoak, minbizia edo immunoeskasia diagnostikatuta daukaten pertsonei eta haurdunei.