
Ekainaren 8an zabalduko ditugu ateak!!
Lehenengo astean ikastaroak jarriko dira martxan, eta 15ean igerilekuak, fitness aretoa eta rokodromoa irekiko dira.
Ez da beharrezkoa izango aurretiko hitzordua eskatzea, baina aforoa eta denborak mugatuak izango dira.
Instalazioak erabiltzen ez dituzten abonatuei irailera arte ez zaie kuota kobratuko.
Deseskaladaren aurrerapenak kirol guneak irekitzeko aukera ematen du, beraz instalazioen funtzionamendurako segurtasun protokoloa martxan jarri dugu.
Koronabirusak sortutako egoera dela eta, kirol ekipamenduaren eskaintzak, ordutegiak eta espazioak birplanteatu behar izan dira. Hartutako neurrietako batzuk ez dira soilik errealitate berrira egokitzeko neurri zuzentzaileak, baizik eta espazioen aprobetxamenduaren hobekuntzak.