
Astelehena uztailaren 6tik aurrera rokodromoa ere zabalik!!!
Astelehena Uztailaren 6tik aurrera rokodromoa ere irekita dago!!!
Koltxoneta berrituta, astelehenetik aurrera eskalatzaileek izerdia non bota izango dute.
Jakinarazten dizuegu debekatuta dagoela magnesio hautsa erabiltzea. Magnesio LIKIDOA erabili beharko da. Higienea oso garrantzitsua da, eta, horregatik, eskuak eta katu oinak garbitu behar dira jardueraren aurretik eta ondoren, eta aldi berean, presak garbitu behar dira horretarako egokia den eskuila (zepilo) batekin.