Telf. 943 039 842

IBARRA


Aretxabaletako Kiroldegi Munizipala

HIRUATX ROKODROMOA


350m2.ko azalera

SPA GUNEA


SPA eta sauna gunea

"ANDARTO" Gimnasioa


Punta-puntako makinak

KANTXA


1.235m2.ko azalera

ETZAULKI TERMIKOAK


Tentsioak alde egin dezaten

BIZIKLETA GELA


Indoor bizikleta gela

IGERILEKUAK


3 igerilekuz osatua

Azken albisteak

  • Iraileko ordutegia eta txandak

    Iraileko ordutegia eta txandak

    Jarraian ikusgai 2021 ikasturte hasierarako, hau da, Irailerako Ibarra Kiroldegiak izango duen egutegi eta txanda berriak. Irailean uztailean eduki genituen txanda berberak izango ditugu, hau da, txanden iraupena 3 ordutakoak izango dira azkenengoa izan ezik, 19:00etatik 21:15etara izango delarik. Igandetan, aldiz, goizetan txanda bakar bat izango dugula azpimarratu nahi dizuegu.

  • 2021-2022 ikasturterako jardueren eskaintza

    2021-2022 ikasturterako jardueren eskaintza

    Hona hemen 2021-2022 ikasturterako daukagun eskaintza berria. Ikastaroak irailaren 20an hasten direla gogoratu nahi dizuegu, nahiz eta jakin irailaren 13 eta 17 bitartean ATE IREKIAK edukiko ditugula. Umeen igeriketa ikastaroen inguruan, gogoratu jada ikastaroan dauden haurrak irailaren 6 eta 10a bitartean igeriketa maila frogak izango dituztela. Haur berriak, aldiz, irailaren 13 eta 17an bitartean izango

  • Udako egutegia eta txanda luzeagoak

    Udako egutegia eta txanda luzeagoak

    Jarraian ikusgai 2021 urteko udarako Ibarra Kiroldegiak izango duen egutegi eta txanda berriak. Oraingo honetan uztailerako txanden luzapena bikoiztea erabaki dugu, honenbestez, hauen aforua ere bikoiztu dugu. Kontutan izan astean zehar dauden txandak aurrerantzean 3 ordutakoak izango direla azkenengoa izan ezik, 19:00etatik 21:15etara izango delarik. Eta igande goizetan txanda bakar bat izango dugula azpimarratu nahi

  • 10MAIATZA
    0 Iruzkinak
    Aldagelak zabalik

    Aldagelak zabalik

    Maiatzaren 9an bukatu den alarma egoeraren ondorioz aldagelak berriz ere erabilgarri daude. Hori bai, aldagelen aforoa, oraindik %35a izaten jarraitzen duela gogoratu nahi dizuegu.

  • 10MAIATZA
    0 Iruzkinak
    Egutegia + txandak 2021. BERRIA!!

    Egutegia + txandak 2021. BERRIA!!

    Jarraian ikusgai 2021 urteko bigarren hiruhilabeterako Ibarra Kiroldegiak izango duen egutei eta txandak, oraingo honetan murrizketa gabe, hau da, astean zehar 21:30ak arte zabalik. Kontutan izan asteaz zehar dauden txandak berdinak izango direla azkenengoa izan ezik, 21:15etara luzatuko da igerileku, fitnees eta rokodromoaren kasuan. Eta, Aste Santu ondoren, igandetan goizez bakarrik zabalduko dela gogoratu.

  • COVID-19aren aurkako azken neurriak

    COVID-19aren aurkako azken neurriak

    Aretxabaletan azken 14 egunetako kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 baino gehiagokoa denez, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuan jartzen duenaren arabera, apirilaren 13tik aurrera ALDAGELA GUZTIAK, igerilekukoak izan ezik, ITXITA EGONGO DIRA. Igerilekuko aldagelak soilik igerilekurako erabiliko dira.

  • Egutegia + txandak 2021

    Egutegia + txandak 2021

    Jarraian ikusgai 2021 urteko bigarren hiruhilabeterako Ibarra kiroldegiak izango duen egutegia eta txandak. Kontutan izan txanda ezberdinak daudela astean zehar, larunbatetan eta igandetan eta, Aste Santu ondoren, igandetan goizez bakarrik zabalduko dela.

  • Aldaketak egutegian

    Aldaketak egutegian

    2021eko otsailaren 14an, inauteri igandeko bazkaria antolatu ahal izateko, kiroldegia itxita mantentzea aurreikusten bagenuen ere, aurten ezin izango denez halako ospakizunik antolatu, jakin, egutegia moldatu, eta kiroldegia 9:00etatik, 14:00etara zabalduko dugula. Gogoratu bestalde, martxoaren 19an ere, jai egunetako ordutegia izango dugula;  9:00etatik 14:00etara.